Eztabaida Gunea

Monday, April 10, 2006

Eztabaida Gunea, english

) MISIOA
"Euskal Herriak, nazio gisa bizirauteko eta garatzeko ezinbestekoak diren baldintzak zeintzuk diren eta haiek gauzatzeko bideak behin betirako finkatzea".

2) ZER EGIN NAHI DUGU
Talde estrategiatik herri estrategiara pasatzea.
Euskal Herriaren errealitatearen diagnostiko amankomuna finkatzea
Diagnostikoan oinarriturik burujabetzaren bidean hartu beharreko neurriak eta bitartekoak adostea.
Neurri eta bitartekoen artetik biziraupena eta garapenerako premiazko lehentasunak zehaztea.
Giza eragile, alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialekin lehentasunen inguruko Konpromisoen Hitzarmen Nazionala adostea.
Prozesu sendoa bultzatu nahi dugu, non eztabaida, ideien konfrontazioa eta herritarren partehartzea bermatuko den.
Bake egoera justu eta iraunkorrerako prozesua trinkotzea.
3) ZERTARAKO
Bi konpromiso hartzeko:

NAZIO ERAIKUNTZAREN EKINTZA PLANA
GATAZKAREN KONPONBIDERAKO PROPOSAMENA
4) PROZESUAREN OINARRIZKO PRINTZIPIOAK.
EZTABAIDARAKO PROTOKOLOA, ARAUAK.
Partaidetza eta Adostasuna.
Protagonismoa gizarteari emateko bideak jorratu behar ditugu eta desberdinen arteko ideien adostasuna bideratu.

Euskal Herria aintzat hartzen duen edozein planteamendu egitea zilegi izan behar du, besteekiko errespetua mantenduz.
Eztabaida emankorra izan dadin, diskrezioa beharrezkoa da.
Eztabaida Nazionala notizia bihurtu behar dugu baina eztabaida ez dugu hedabideen bitartez egin nahi.
Eztabaidan parte hartzen dugunok, prozesuaren bukaera arte jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu.
Ikuspegi estrategikoa eta lehentasunak finkatzea.
Gaur egun Euskal Herriak bizi duen egoeratik proposatzen den egoerara gehien hurbiltzen lagun dezaketen alorrak, formulak eta ekimenak aukeratu eta haien lehentasunak finkatu nahi ditugu.

Euskal Herriaren izaera aintzat hartzen duen edonork parte har lezake, bere aukera bermatua izateko konpromisoa hartuz.
Abagune eta gertaera politikoen gainetik harremanak eta lan dinamika finkatuko dugu.
Prozesu kolektiboa eta itzulezina egiten duten baldintzen aldeko konpromisoa.
Herri estrategia zein izan behar duen zehaztu behar dugu. Arlo desberdinetan estrategia horren zutabe diren alorren aldeko konpromiso pertsonala eta kolektiboa lortzea dugu helburu.

Prozesu antolatua behar du izan.
Prozesua bideratu eta jarraipena egiteko antolatua izan behar du.

Abagune eta gertaera politikoen gainetik harremanak eta lan dinamika finkatuko dugu
Talde sustatzailean aukeratuko diren pertsonen bidez, Alderdi, Sindikatu eta eragileekin harreman zuzenak egingo dira.
Osoko Bilkurak hartuko ditu erabakiak. Partaideek aintzat hartuko dituzte erabakiak.
Eztabaida prozesuak dinamika eta fase propioak behar ditu.
Eztabaidaren metodologia aurrez zehaztua behar da.
Parte hartzea ahalbideratzeko bitarteko desberdinak eskainiko dira.
6) ANTOLAMENDUA
Osoko Bilkura.
Nazio Eztabaida Gunearen adostasun eta berrespenerako topaleku. Talde Sustatzaileak finkatuko du partaidetza. 200 bat lagunez osatua izan daiteke.

Talde Sustatzailea.
Prozesuaren zuzendaritza izango du bere esku. Talde zabala, erakargarria, lurraldetasuna, genero eta adinari dagokienez orekatua izango da.

Bere eginkizunen artean:

Prozesuaren zuzendaritza eta jarraipena
Prozesuaren emaitzak baloratzea
Eztabaidaren lidergoa
Eztabaida bermatu eta proposamenak bideratzea
Alderdi Politiko, Sindikatu eta Eragile desberdinekin harremanak ziurtatzea.
Iritzi publikoaren aurrean interlokuzioa ziurtatzea.
Talde Kudeatzailea.
Talde Sustatzailean dauden kidez osatua izango da eta hartutako erabakiak gauzatzea izango du helburu. Idazkaria, diruzaina eta komunikazio arduradunak bertako kide izango dira

Ekarpen Foroa.
Prozesuan zehar herritarren parte hartzea ziurtatu eta ekarpenak bideratzeko espreski antolatuko den topagunea.

LAN BATZORDEAK:
Metodologia Lan Batzordea.
Talde Sustatzailearen aholkulari taldea izango da eta bereziki metodologiaz eta prozesuaren aspektu teknikoaz arduratuko da.

Nazioarteko Lan Batzordea.
Prozesuaren berme eta nazioarteko babesa eta oihartzuna sustatuko duen taldea izango da. Hiru dira izango dituen egitekoak:

Beste Herrialdeetako eskarmentuak jasotzea
Europaren Berregituraketaren inguruko hausnarketa bideratzea
Diasporaren parte hartzea ziurtatzea
Komunikazio Lan Batzordea.
Nazio Eztabaida Gunearen irudiaz eta inguruarekiko komunikazioaz arduratuko da.

Baliabide Lan Batzordea.
Eman nahi zaion dimentsioko prozesuak baliabide ugari eskatzen du, ekonomikoak eta bestelakoak. Alde hau bermatzera zuzenduko da bere lana.

www.eztabaidagunea.org

0 Comments:

Post a Comment

<< Home